Juan Beldarrainek Alemanian, Joseph Paul Kleihues-en arkitektura estudioan eta Madrilen, Rafael Moneo-ren estudioan lortutako esperientzian oinarrituta, Estudio Beldarrainek 1999. urtean bere ibilbide propioari hasiera ematea erabakiko zuen.

Geroztik, arkitektura zerbitzu-aktibitate gisa ulertuta garatu dugu gure lana, horrek asmo guztiak berrikuntzan ipintzea ekarri digularik; baina ez jarrera estetiko soil moduan, baizik eta programa, erabiltzaile, toki, ekonomia eta bertako eraikuntzen azterketa oinarri duten kontzeptuen gisa.

Aipaturikoaren ondorioz, estudioko lan-taldea arkitektoek osatzen dute batik bat, eta beraz, hirigintza, diseinu arkitektura proiektua handiak garatzeko ahala du talde honek. Proiektu bakoitzaren beharrak ulertuta, gure lan sistemak jakintza arlo anitzeko taldeekin elkarlanean aritzea eta hauek koordinatzera eraman gaitu.
Zuzendaria:

Juan Beldarrain

Gerentzia:

Patricia Goicoechea

Arkitekto-kideak:

Itziar Combarros
Idoia Garmendia

Arkitektoak:

Lorena Cores
Leire Lertxundi
Ane Rodríguez
David Quintano

Kolaboratzaileak:
Arkitekto teknikoak:

Jesus Mari Salaberria
Kepa Jauregui
Jon Iturbe

Atondurak:

Urculo Ingenieros
Boslan Ingenieria y Consultoría
Meik Ingenieria y Consultoria

Egiturak:

LP Arquitectura e Ingenieria
Dimark Estructuras
Jose Eugenio Caro

BIM aholkularia:

SS BIM. Jonathan Chanca

 
Arkitektoa.1991ean Nafarroako AGET-an lizentziatua. Karrera Amaierako Proiektuan Sari Bereziarekin. 1991 eta 1993 urte bitartean Berlinen arituko da lanean, J.P. Kleihus arkitektura eta hirigintza estudioan.

1994 eta 1996 urte bitartean, Rafael Moneoren arkitektura estudioan arituko da lanean, Madrilen lehenengo eta Donostian ondoren 1999. Urte arte, Kursaaleko auditorio eta kongresu jauregiaren zuzenbidetza obra aurrera eramanez.

2000. urtean “Beldarrain arkitektura estudioa” sortuko du Donostian, eta 2001 eta 2004 urte bitartean, bere estudioko lana Kataluniako Unibertsitate Internazionaleko AGET-ko irasle lanarekin bateratuko du. Egun, Donostiako AGET-an, KAPeko kanpo irakasle gisara elkarlanean aritzen da.

Juan Beldarrain

Zuzenbidetzan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean eta Enpresen Zuzendaritzako unibertsitate masterra Deustuko Unibertsitatean, master Amaierako Proiektuan goreneko kalifikazioarekin. Lege sailean eta Banco Guipuzcoano-ko sare komertzialean esperientziaduna; aurrerago, urtebetez, Start People multinazionalak duen bulegoetako baten gerentzia kargua hartuko du bere gain. Beldarrain estudioarekin 2004.urtean egingo du bat gerente gisa.

Patricia Goicoechea

Arkitektoa. 2004an Donostiako AGET-an lizenziatua, Karrera Amaierako Proiektuan oso ongiko kalifikazioarekin.

Erasmus Beka programaren bitartez urte bateko egonaldia egingo du Belleville-ko Arkitektura Eskolan, Frantzian.

Arkitektura estudio ezberdinetan esperientzia lortu ostean, Estudio Beldarrain-en hasiko da lanean 2004. urtean eta 2008 urte geroztik arkitekto-buru bezala aritu da. Besteak beste, azpimarragarria da Marrutxipin ,Donostian, eraikitako gazte eta zaharrentzako 106 etxebizitzen proiektuan izandako partaidetza (2013 EHAEO saria).

Itziar Combarros

Arkitektoa. 2007an Donostiako AGET-an lizentziatua. Erasmus Beka programaren bitartez, urtebeteko egonaldia egingo du Reggio Calabria-ko Arkitektura Eskolan, Italian.

2007 eta 2013 urte bitartean Beldarrain estudioan elkarlanean aritu zen; Carlos III Unibertsitatearentzako Carmen Martín Gaite eraikineaan izan zuen partaidetza azpimarragarria izan zelarik.

2013 urte geroztik, arkitektura estudio ezbedinekin elkarlanean aritu da, bere hirigintza ezagutza garatzeaz gain, Donostia hirian esanguratsuak izan diren proiektuetan ere parte hartu duelarik; hala nola Anoeta estadioaren eraberritzean. 2015 ean berriz ere bazkide eta proiektu zuzendari gisa Beldarrainera batuko da.

Idoia Garmendia