16-04-2018

“Architecture & Design San Sebastián”

“Architecture & Design San Sebastián” lehenengo edizioak sektoreko 80 profesional baino gehiago bildu zituen Hotel Barceló Costa Vasca egindako jardunaldian. Bertan elkartu ziren Donostian lan egiten duten arkitekto eta barne diseinatzaile nabarmenenak, beraien azkeneko proiektuak ezagutarazteko eta zonaldean profesioak dituen berezitasun eta erronkak eztabaidatzeko. Jardunaldiko bigarren atalean, non arkitektura proiektuak ziren protagonistak, Juan Beldarrainek ( Estudio Beldarrain) Arabako Unibertsitate Ospitalearen berritze eta handitze lanak erakutsi zituen. 2012 urtean hasitako lana, krisiaren ondorioz proiektua birpentsatu eta ataletan banatu behar izan zen, gaur egungo eraikuntzak itxi gabe berritzearen zailtasunarekin, eta baita ere zerbitzu desberdinen nagusi desberdinen nahiak emendatzearenarekin. urteetan zehar egindako obra desberdinak eta eranskinak desagerrarazten dira 70. hamarkadako eraikuntza bat birgaituz eta ospitalea handituz. Honekin batera oinezkoentzako plaza handi bat eta zirkulazio bi ardatz berri sortzen dira. Eraikuntza berriak etorkizuneko handitze faseak egiteko aukera ematen du.